Erasoa-Ataque

Gogorregi Konpartsaren prentsa oharra – Nota de prensa de la konpartsa gogorregi

Atzo gauean 20 pertsona etorri jakuzan Gogorregira eta gure txosnaren kontra eta baita konpartsakideen kontra pintura gorriz beteriko bonbilak bota ebezan gure kontra. Gaurko ekitaldi honen xedea atzoko ekintza salatzea da. Betidanik Gogorregik jai partehartzaile herrikoi eta anitzeen aldeko apostua egin dau. Lan egin dogu gure 19 urteetan Bilbo eta Bizkaiko herritarrek jai aste zoragarria pasa dagien gure leloak esaten dauan moduan; Jaietan Jai! Aste Nagusiak ez dauz honelako liskarrik behar. Adierazpen askatasuna errespetatzea eskatzen dogu eta Aste Nagusian antolatu eta parte hartzen daben talde guztiei erasoa salatu dagiela eskatzen deutsegu. Bilboko Konpartsak taldearen salaketa solidarioa eskatzen dogu eta aldi berean euren planteamenduarekiko koherentzia Bilboko Konpartsen jai eta kulturaren aldeko manifestuan adierazten zan: -Kultura garapena eta partehartzea ezinbestekoa dala jaietarako. -Jaietan ere ideia ea pentsamendu politikoak lekua izatea -Partehartzen daben eragileak euren esku dagozan baliabide guztiak martxan jartzea jaien higadura edo galera ekiditzeko.

Eskerrik Asko!

Gora Bilboko Aste Nagusia!

Gora Gogorregi!

En primer lugar queremos denunciar y condenar el ataque que ayer por la noche sufrimos por 20 encapuchados. Atacaron indiscriminadamente con bombillas rellenas de pintura roja a todos los ciudadanos que estaban disfrutando de las fiestas de Bilbao en nuestra txozna. Gogorregi ha defendido siempre y defiende unas fiestas plurales, participativas y populares. Nuestro principal objetivo es contribuir a que los ciudadanos de Bilbao y Bizkaia puedan pasar su mejor semana del año, como refleja nuestro lema Jaietan jai! Por todo ello, porque Aste Nagusia no se merece tener que lidiar con este tipo de incidentes, desde Gogorregi Konpartsa exigimos el respeto a la libertad de expresión, así como la condena de dicho ataque por parte de todos aquellos colectivos que, al igual que nosotros, son organizadores y participantes de Aste Nagusia. Pedimos a Bilboko konpartsak que sea consecuente con sus propios posicionamientos y manifiestos públicos y condene sin paliativos este ataque. En el Manifiesto por la fiesta y la cultura popular de Bilboko Konpartsak se señalaba que el desarrollo de la cultura y la participación eran imprescindibles para el desarrollo de las fiestas y se apostaba por unas fiestas en las que tuvieran cabida todas las ideas y pensamientos políticos, haciendo un llamamiento a todos lo agentes participantes en las fiestas para evitar por todos los medios su deterioro y/o perdida, garantizando que todas las manifestaciones de la cultura popular sean respetadas. Gracias a todos por acudir a este llamamiento. Jaietan Jai!

Gora Bilboko Aste Nagusia!

Gora Gogorregi! Prentsa oharra jetsi – Descarga la nota de prensa

14 erantzun “Erasoa-Ataque” bidalketan

  1. Jai eta herri kulturaren aldeko manifestua

    Behean sinatzen dugun gizarte, jai eta kultur eragile, eta herritarrak oro har, honakoa adierazten dugu:

    1.
    Euskal Herrian, eta higadurak higadura, jaiaren zentzua bizirik dago eta agerikoa da herritarrek jaiari erakusten dioten atxikimendua. Egun, oraindik, herri honetako kulturaren oinarrian dauden atabismo zabaleko ospakizunek bere horretan diraute. Inauterietatik Sanferminetara, Aste Nagusian zehar, jaia osasuntsu dabil.
    2.
    Artista, musikari, idazle, konpartsa, peña, blusa, jai batzorde eta herri kulturan txertatuta dauden gainontzeko eragileen zeregina jaia bere zentzu osoan iraunaratzea da (errituak, zentzu iniziatikoa, alaitasuna, elkartasuna, ironia, umorea, kritika, heterodoxia, orgia, katarsia). Ez ditu protagonismo edo kontrol asmorik mugiarazten jaiaren zentzu osoaren partaide eta erantzule sentitzen direnean; adierazpen askatasuna bere egin eta indarrean jartzen duten neurrian, kultura sortzen dute, hau da jaia bera.
    3.
    Aro eta sistima hau ez da egokiena jaia, eta kultura oro har, gorde eta garatzeko. Haren gainera jausten diren mehatxuak, tamalez, sobera ezagunak dira: zentsura politikoa musikari, idazle, artista, antolakuntza herritarrerako; merkatukeria, ikuskizuna parte hartzearen kaltetan eta abar. Alde horretatik, nabarmen utzi nahi dugu ezinbestekoa dela herri partaidetza jaia eta kultura garatzeko, hala nola instituzioekin antolakuntza partekatzea ere.
    4.
    Ideologia eta pentsaera politiko anitzak ditugulako -edo agian horri esker-, alderdi eta instituzioen gako eta kontroletik kanpo aritzeak, presiorik gabeko ikuspegia eskaintzen digu. Ikuspuntu horretatik jaia bere osotasunean iraunarazi eta garatzeko konpromisoa hartzen dugu, kamustu edo alferrik galtzera eraman dezaketen ekimenak saihestuz eta borrokatuz.
    5.
    Dei egiten diegu herritarrei jaiaren antolakuntza, kudeaketa eta jolasean parte hartzeko. Guztion jarduna da jaiaren iraunarazpena eta garapena bultzatzea, galera edo higadura saihestea, eta herri kulturaren adierazpen guztiak errespetaraztea.
    6.
    Azkenik, eta azaldutako guztiaren bidetik, jaitik abiatuz eta esandako guztia kulturara hedatuz, errotik arbuiatzen ditugu adierazpen askatasunaren aurkako eraso guztiak, jaia eta kulturaren jazarpen eta judizializazioa. Bide horretatik abiatzen direnak ez dira duinak jaiaren antolakuntzan ez gizartean ardurarik hartzeko.

    Jai bizia, eta gizarte aske eta sortzailea nahi izanez gero, ez dago beste aukerarik.

    http://www.manifestua.org

    Manifiesto por la fiesta y la cultura popular

    Los abajo firmantes, agentes sociales, culturales, festivos y ciudadanos en general manifestamos que:

    1.
    En Euskal Herria, y pese a erosiones evidentes, el sentido de la fiesta sigue vivo y es profundo el apego a la misma. Todavía laten en ella ritos y celebraciones de un gran atavismo, germen de la cultura de este país. De los Carnavales a los Sanfermines pasando por Aste Nagusia, la fiesta todavía goza de buena salud.
    2.
    El quehacer fundamental de l@s artistas, músicos, escritoras, konparsas, peñas, blusas, comisiones de fiestas y demás personas y entes implicados en la cultura popular, es mantener y reavivar el sentido integral de la fiesta (rituales, iniciación, alegría, libertad, solidaridad, ironía, humor, crítica, heterodoxia, orgía, catarsis…). No con ánimo de protagonismo o de control, sino como consecuencia del sentido participativo y responsabilidad de la fiesta, haciendo suyo el derecho de libre creación y expresión, en la fiesta y en la cultura.
    3.
    La época-sistema que nos ha tocado vivir no es la más indicada para preservar y desarrollar la fiesta y la cultura en general. Las amenazas que sobre ellas se ciernen son desgraciadamente constantes y de sobra conocidas: censura politica (a músicos, escritores, artistas, organización popular de la fiesta…), mercantilización, espectáculo en detrimento de la participación, etc. Por ello, subrayamos y reivindicamos una vez mas la importancia de la insustituible participación popular en la fiesta y en la cultura; en ese contexto, también la necesidad de trabajar en equipo y compartir responsabilidades organizativas con las instituciones.
    4.
    A pesar de la presencia de ideologías y posicionamientos diversos -o tal vez gracias a ellos- el funcionar fuera de las claves y control de los partidos políticos e instituciones nos da una perspectiva libre de toda presión. Con este norte nos sentimos comprometid@s en mantener y desarrollar la fiesta en su integralidad, evitando y combatiendo todas aquellas acciones que puedan erosionarla, cercenarla.
    5.
    Llamamos a la ciudadanía a participar en la organización, gestión y disfrute de la fiesta. Incumbe a todos su preservación y desarrollo, el evitar por todos los medios su deterioro y/o perdida, garantizar que todas las manifestaciones de la cultura popular sean respetadas.
    6.
    Finalmente, y en coherencia con lo expuesto, partiendo desde la fiesta y haciendo extensible todo lo dicho a la cultura en general, rechazamos de plano todo lo que atente a la libertad de expresión, la judicialización y persecución de la fiesta y en extensión de la cultura. Quienes lo hacen son indign@s de ocupar puestos de responsabilidad en la fiesta y en la sociedad.

    Si queremos una fiesta viva y una sociedad libre y creativa, no hay otra opción.

  2. Naturari eragingo diozuen odol putxuak, ez du lau tanta gorri horiekin inolako alderik!

    Baserri, mendi, zelai berdeen ordez egunerokotasun grisa etorkizun. HORI BAI, Partido del Negocio Vasco beti ere martxan

  3. Kaixo jkarteaga ta Gogorregiko kideok.

    Azpikaldean nire blogean post zabalago batean eta link osatuaz idatzi ditudan zenbait ideia elarazi nahiko nizkizueke. AHTaren muralaren pintura jaurtiketaren inguruan alegia.

    Kontuan izango dituzuelakoan, izan ongi.
    xa2

    ////////////////////////////////////////////

    Ez daukazu oso azkarra izan beharrik AHTaren aldeko mural bat zure txoznan baduzu, AHTaren gatazka dagoen bezala egonda, gau partean edozein txilibituk “hazaña” bat egingo dizula asmatzeko. En fín, hace falta ser torpe.
    Gogorregiko txoznan gertatutakoaren berri beraien blogean ere azaltzen den bezala Correo Españolek ere badakar.

    AHTaren aurkako oposizioan egonda, Gogorregikoei egindakoa okerra eta lekuz kanpokoa iruditzen zait eta nire elkartasuna adierazi nahiko nieke. Joan dadila hau ezeren aurretik.

    Baina horrekin batera ohar batzu baino ez:

    Ekintza egin dutenei:
    Egindako ekintzaz norbait poztu bada AHTa babesten dutenak izan dira. Hori baita bilatzen ari direna, AHTaren aurkariak aurrerapenaren aurkakoak direla, biolentoak direla, kriminalizatzea eta lau katu direla adieraztea, “los de siempre”, alegia. Cagada mayúscula. Ozenago esatea badago, ez aldiz argiago.

    Gogorregikoei:
    Postaren gaikaldean esan dizuedan bezala, AHTaren aldeko mural bat zuen txoznan jarrita eta AHTaren gatazka nola dagoen jakinda, oso inuxentea izan beharra dago zuen aurkako “ziskorik” montatuko ez delakoan bazaudete. Zoritxarrez, AHTaren gatazka nola dagoen arrastorik ez dezutelakoan nago: Urbinako txikizio basati eta debaldekoa, Atxondok jasoko duen sarraskia (irakurri al dezute Atxondoko aurreko Udalak egindako txostena?), desjabetuen etsipena, esleipenak aurkezteko epea abuztuko oporretan ireki izana, zerbitzu publiko baten gainbeherakada… AHTaren zuen babesa ezjakintasunean oinarritzen delakoan nago.
    Horrekin batera eta amaitzeko, aurreko ekainaren 20an Sabin Etxeako egoitzan Nuria Lopez de Guereñuren hitzaldia izan zenuten, non AHTaren onurak adierazi zizkizuen. Edozein gairen inguruan ahalik eta informazio gehien jasotzeak gai horren inguruko iritzi osatua ahalbideratzen digularik, zuek ere, AHTaren inguruko iritzi OSATU bat izate aldera, Nuriaren iritzia entzun ondoren AHTaren oposizioan jardungo den kideren baten hitzaldia eskaini beharko zenuketelakoan nago. Hartara, esan dizuedan AHTaren inguruko iritzi osatua izateko bidean izango zinateken. Gu Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanean AHTaren aldekoen iritziak entzuten saiatzen gara bederen. Roberto Bermejo EHUko ekonomia doktorea eta Arantxa Tapia Garraio sailburuordearen mahaingurua barne.

    Hori egin ezean, zeuen buruari iruzurra egiten jardungo zarete eta AHTaren aldeko zuen argudioak hutsaren hurrenekoak direla agerian utziko dezute.

  4. Abiadura Handiko Trena Munduko herrialde askotako garraio ohikoa da, hegazkinaren konpetentzia zuzena. Europan Alemania edo Frantzia bezalako herrialdeek garatua dute AHT sarea. Beste herrialde batzuek, bere trenbideak egokitu eta tren azkarragoak sortzea erabaki dute, hala nola Danimarka, Gretzia, Austria, edo Suitza.

    AHTaren eraikuntza onuragarria izango da Euskal Herriko ekonomi eta sozial garapenarentzat. Garraiobide azkar honen bidez Euskal Herriko entrepresak eta Euskal Herriko kultur, zerbitzu, eta ekonomi eskeintza “hurbildu” egingo direlako.

    EAEko hiriburuak elkarrengana hurbiltzen dira hauen arteko denbora 30 eta 40 minutu artean kokatuz; modu honetan gure herriko hiriburuen artean gaur egun ez dagoen eta behar-beharrezkoa den XXI. mendeko trenbide zuzen eta azkarra eraikiko litzateke.

    Ezin dugu XIX garraioekin jarraituz, gure herria kutsatuz eta horregaitik behar dugu AHTa, gure onurako

  5. @AHT-BAI: Horrexegatik, zuk diozun guzti horrengatik behar dugu garraiobide sare SOZIAL bat, eta ez hiriburuak lotzen dituen eta herri mordoa baztertzen dituen makroproiektu suntsitzaile bat!

    Donostiak Bilbora trenez 30 minutu. Eta zumaiatik Donostiara? eta Azpeitiatik Bilbora? Eta hau arrazoi gutxietako bat da.

    AHT STOP.

  6. Niretzat murala probokazio bat izan zen. Orain adierazpen askatasunari buruz hitz egiten duzue, baina zuen polizia AHTaren aurkako manifan Urbinan kargatu zuen jendearen kontra. Zuek nahi duzuena da negoziaren askatasuna zuen gurasoak bezala.
    Partido del Negocio Vascori Ez
    AHTari Ez
    Gora Euskal Herria Ekologista

  7. Ze garapen soziala? ze garapen ekonomikoa? noren bizkar, baina? Herritarron EZETZA ipurtzulotik pasata, naturan izango dauen eragin bortitza ipurtzulotik pasata, zuok, Partido del Negocio Vasco-k, beti bezala zuon poltsikoetaz arduratzen zabizie, kapitalisten artien kapitalistenak zarie.
    Bardin jatzue Euskal Herri berdea (ah, barkatu, zuentzako EAE) grisa bilakatzea, asfaltoz betetzea… diruaren kolorea nahiago dozue ta…
    Eta norbait sarraski honen kontra borrokatzeko prest dauenien, zeuen txakurrak bialdu ta listo! dana konpondute…
    Ardi larruz dabiltzaten otsoak zarie, besterik ez… eztozue inor bez engainetan.

    AHT-rik EZ ETA KITTO!

  8. Aurretik doala esan alde eta kontra esan diren gauza batzuekin ados nagoela eta besteekin ez.
    Hasteko, ados nago proiektua hein handi baten herritarron iritziaz aparte egin dela eta hori ez dela desiragarriena. Baina ondo ulertu herritarron iritziaz “aparte” diodala, eta ez, hori atera duenak dionak bezela, herritarron “ezetza” kontutan hartu gabe. Zalantzazkoa litzateke EAE mailan AHTri buruzko herri galdeketa bat egitekotan geheingoa ezetzaren edo baiezkoaren alde agertuko zatekeen. Herritarron ezetzaren kontra egin dela dioenak gobernuak betetzen duen akats bera betetzen du, hau da, herritar guztien ordezkaritza bere buruari esleitu eta “herritarren” bozeramaile bezala agertu bere burua. Eta gainera gobernuak baino arrazoi gutxiagorekin, harek, sikiera, zenbait bozka jaso izan baititu ordezkaritza hori bere buruari esleitzeko. Beste kontu bat litzateke bozka horiek alderdi baten iritzi eta proiektu guztiekin bategitea dakartzaten hala ez. Zoritzarrez demokrazia errepresentatiboaren arazo bat da hori, hau da, bozka bakar bat dugula eta bozka batekin ezin ditugula gizarte gai bakoitzean dugun iritzia adierazi. Zoritzarrez, ere, herri galdeketa bat antolatzea ez da horren erraza: hasteko, jakin ez badakizue ere, eta lehendakariak bere kontsulta aurrera ateratzeko pausuak ematen jarraitzen badu laster jakingo dugunez, mota horretako galdeketa bat deitzeko eskumena norena eta erregearena da (hay que joderse!), madrilgo gobernuaren baimenarekin. Udalerriz udalerri galdeketa deitu nahi balitz ere (eta holako kasu baten printzipioz ezin, modalitate hori “udalerriaren gai esklusiboetarako” bakarrik erabili baitaiteke), madrilgo gobernuaren baimena behar. Gainera galdeketek euren arazo propioak dituzte: segun galdera nola planteatzen den, segun noiz deitzen den, partehartze eskasa edo handiarekin emaitzak alda daitezkeelako… Horregatik, berandu baino lehen, demokrazia errepresentatiboa erreformulatzen duen sistema partehartzaileago eta zuzenago bat irudikatu behar dugu, bidenabar subiranotasunaren konkrezio bat ekar dezakeena (egiazko subiranotasuna ez baita izan behar nazio abstraktuarena, ez bada herritarrona, herritar bakoitzarena, bidenabar, espainiar nazioaren subiranotasunaren esanahia ezabatuz).
    Bigarren, enago ados ere Urbinagan ez beste inon bortizkeria erabiltzearekin, dela poliziaren aldetik, dela “herriaren ordezkaritza eta defentza” euren buruari esleitzen dion ezein iluminaturen aldetik. Honetan, halere, edo baitaere, kontutan hartu behar dugu bortizkeriak bortizkeria sortzen duela. Eta berdin da nork bota duen lehengo harria. Badirudi herri honetan beti zazpi urteko haurren moduan ibili behar dugula, nor hasi den eztabaidaka. Hortaz, kontu handiz erabiliko nituzke “sarraski honen kontra borrokatzeko prest” egotea bezalako adierazpenak. “Borroka” hitzak azken baten, nahiz eta “borroka” modu asko egon, bortizkeria edo indarraren erabilera zentzua baitauka berez. Nahiago nuke hori dioenak “sarraski honen kontra lan egiteko prest” dagoela esango balu.
    Hirugarren, ados nago baita ere gure AHTaren oposizioan jardungo den kideren baten hitzaldia eskaini beharko genukeelakoan. Ezin gara sarri gertatzen zaigun legez, azal hutsean geratu. Hori baino gehiago ahal dugu eta merezi dugu.
    AHTaren kontuari gagozkiola. Egia da AHTk naturan eragin bat izango duela, edozein giza jardunak duen bezala, baina kontua da eragin hori zenbaterainokoa den eta, batez ere, AHTrik gabe eragin eskasagoa hala handiagoa izango ete duen giza jardunak naturan. Giza jardun ezberdinen artean naturan eragin handiena dituztenak etxebizitza (eta haren argi, gailu, etab ezberdinen gastu energetikoak, ur gastuak, etab) eta garraioa dira. Garraioak naturan dituen eraginen artean, aldiz, garrantzitsuena (%30) beroketa globalaren alde dakarren CO2 askapena da. Horren azpian daude (%27) kutsadura atmosferikoa, hau da, beroketa globalean ez baina beste kalte batzuk sortzen dituztenak adib. euri azidoa etab; ibai eta ur korronteen kutsadura (% 7); zarata (%7) eta bestetariko eraginak (%5). Azken %5 horren barruan daude, esate baterako, gune naturalen apurketa, biodibertsitatearen murrizketa, … Egia da noski obra bat egiteko baso baten erditik pasatzea egunero zerura botatzen dugun CO2a baino ikusgarriagoa dela, baina ez da kaltegarriagoa. Espainiako ingurumen ministeritzaren iragarkiek dioten bezala, totala da inporta dena. Eta totalari gagozkiola, zenbaki horiek zeresan handia dute geurean, Euskadi bidegurutze estrategikoa baita (penintsularen eta europaren arteko trafikoaren atea, ipar-hego ardatz atlantikoan; ekialdetik mendebaldera ere, mediterraneoaren eta atlantikoaren arteko trafikoan, Ebroko korridorearen buruan mutur atlantikoan). Gure artean kotxez egiten ditugun bidaiak ezezik, urtero gure errepideetara pasoan dauden kamioien zenbakia gora doa etengabe, trenak eta itsas garraioak ezin dutelako alternatiba egoki bezala jokatu: trena eta itsasuntzia ezin direnez fabrika bakoitzeraino heldu, garraio ezberdinen arteko interkonexioaren (intermodalitatearen) esku daude eta denbora eta diru asko galtzen da garraio batetik aldatuz. Trenak gainera Europan arazo bat izan du, herrialde ezberdien arteko trenbideen zabalera ezberdinek ezinezkoa egin dutela orainarte tren berean eta geldialdi-aldaketarik gabe bide osoa egitea herrialde ezberdinen artean. Hortaz aukeran enpresariek (eta norbanakoek) muzin egiten diete (diegu) garraiobide hauei. Europan trenezko merkantzien garraioa oso eskasa da, beste herrialde garatuen aldean (adib. Kanada, Japoia edo EEBBen % 8 bakarrik). Eta hori da ekidin beharrekoa, zeren totalari gagozkiola ere, naturaren gaineko eraginean alde batetik tren itsasuntziaren eta bestetik kotxe kamoi eta hegazkinen arteko aldea izugarria da. Kalte gehien eragiten duen garraipidea errepidea da (% 83), hegazkinak jarraiturik (%14). Trenak (%1,9) eta itsasuntziek (%0,4) ia ez dute eraginik aurrekoen aldean. Eta hori ez da bakarrik errepidea erabiliena delako, ezpada oso kaltegarria delako berez. Izatez errepidea, erabilagoa izateaz gain, trena baino 3,3 aldiz kaltegarriagoa da. AHTaren sarea (esan beharrekoa da gainea sare hori garatzeko erabakia, eta baita neurri handi baten sare horren trazadoa bera, europa mailan hartu dela; herrialde bakoitzak duen erabakitze ahalmen bakarra sare horren gauzapena norbere eremuan zehaztea baino ez da) guzti hori emendatzera dator. Alde batetik, europa osoan trenbide zabalera berdina duenez, Europa mailako garraioari erantzuten dio. Bestalde, bere abiadura eta prestazioengatik, distantzia handiei gagozkiola, errepideari, eta baita hegazkinari berari ere, konpetentzia egiteko moduan dago. Azkenik, ohiko trenbide sare zaharkituari distantzia handiko bidaien karga kentzen dion neurrian, ohiko trenbide sare horren kapazidadea handitzen du. Gainera AHTari gagozkiola bereziki zenbait gauza esan behar dira Espainiak europar sareare horren gauzapenean egin duenarekin aldera. Batetik, AHTak, AVEak ez bezala, merkantziak garraiatu ahal izango ditu, izatez gurean distantzia handiko bidai asko pasoan dauden kamioiak dira. Bestalde, bere trazaduaren gehiengoa lurperatuta doa, batetik mendi asko ditugulako, baina baita ere horrela gure basoei kalte gutxiago egiten diegulako. Ez dakit dakizuen, baina Euskalerria da, Europa osoan, zuhaitz dentsitate handiena duen lurraldea, Finlandia bera gure atzetik daukagularik (nahiz eta Finladia handiagoa den, buruko zuhaitz gehiago dugu hemen). Egia da, bestalde, trenbidea lurperatzeak besteko kostu ekologiko bat duela: energia gehiago eta hormigoi gehiago erabili behar da zuloak egiteko trenbide plataforma huts bat egiteko baino. Baina zuloen kostua behin bakarrik gertatuko da, eta aldiz trena gainazalean uzten baduzu kaltea iraunkorra da.

    Azkenik, hiriburuak lotzearen eta beste herriak baztertzearen kontuari gagozkiola, zenbait gauza azaldu behar da. Batetik, esan bezala, abiadura hadiko tren sarea europa mailan erabakia dagoela eta europear beharrei erantzuten die hein handi batean. Gero guri dagokigu noski, ematen diguten eremuaren barnean hori zehaztu eta egokitzea geure behar propioei erantzuteko. Horregatik, hasteko, azaldu behar da izatez, AHTa bezalako estruktura batek distantzia minimo bat baino luzeagoa den garraioetan bakarrik dauka zentzua. Herriz herri gelditu behar den tren batek ezin du abiadura mantendu, eta gainera energia gehiago erabili behar du behin eta berriro gelditzen eta martxan jartzen. Hortaz, efizientzia energetikoa eta praktikoa galtzen du: energia gehiago erabiltzen du eta distantzia labur bat baino gehiago egin behar duzunean ez da erakargarria, oso geldoa delako. Esan nahi dena zera da, Donostitik Zarautzera joateko tren arrunta aukera ona izan daitekeela, baina Donostitik Bilbora joan behar baduzu kotxea edo autobusa hartuko duzula, trenean bizitza erdia eman nahi ez duzulako. Gainera, EAEn, biztanleriaren % 70a hiru hiriburuen inguru metropolitanoetan bizi da. Hortaz AHTa oso egokia da EAEaren bezalako banaketa demografiko batentzako, efizientzia energetiko eta praktikoa gorena mantentzeko moduko distantzia baino haratago baitaude hiriburuak eta gainera, esan bezala, ohiko trenbide sare zaharkituari distantzia handiko bidaien karga kentzen dion neurrian, ohiko trenbide sare horren kapazidadea handitzen du: distantzia handiko tren gutxiago behar ditugunez, ditugun trenekin distantzia laburretarako tren gehiago jarri ditzazkegu, trenen frekuentzia handituz.

    Erabili ditudan datu guztiak iturri ofizialetan bilatu ditzakezue: EUSTAT,UNITE, UIC, EUROSTAT. Bereziki, oso komenigarria da Karlsruheko Unibertistateak egindako garraiobide ezberdinen kalteen eta eraginen konparaketaren estudioari aditzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude